XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Euskal Herria ez dago isolaturik.

Natura irauneraztearen aldeko borrokan munduko herri guztiekiko lankidetzan aritu behar du, zeren eta Lur osoak eratzen bait du ekosistema handi bat.

Gune bat deusezteak biosfera osoa erasaten du: Lurraren espazioa da, ingurune likidua eta bizidunen bizileku den atmosfera barne dituela.

- Era berean, atmosferaren geruzetako aldaketek eragina dute biosferan.

Gaur egun, berau arriskuan aurkitzen da ozono deritzon gas batez osaturiko ozono-geruza piskanaka desagertuz doalako.

Geruza hau, biosferaren gainetik dago eta Eguzkitik datozen izpi ultramoreen gehiegizkotik babesten gaitu.

Zenbait industriatako produktu batzuen, motoreen eta aerosolen, erabilera ozonoaren parte bat deusezten ari da.

Horrela, zulo bat sortu da Antartidaren gainean kokaturiko ozono-geruzan eta bertatik izpi ultramore ugari sartzen da.

Ozono-geruzan zuloak ditugula ugariagoak dira biosferara iristen diren izpi ultramoreak.

Honek ondorengo aldaketak ekar ditzake: - Klimaren baitako aldaketak.

- Aldaketa hereditarioak bizidunengan.

- Iharduera fotosintetikoaren geldierazpena.

ARIKETAK 7. Gure Elkartean naturaren aurka egindako zer egintzak erasaten dute gizadi osoa?.

Azpimarratu egiazkotzat dauzkazunak: - Aerosol batzuk erabiltzea. - Ibai guztiak kutsatzea. - Basoak deuseztea. - Pinua landatzea.

Badakizu... Kantitate txikitan, izpi ultramoreak mesedegarriak direla pertsonontzat?: D bitamina sorrerazten dute larruazalaren pean.

Baina eguzkitan luzaroan egonez gero larruazaleko gaixotasunak sor ditzake.

Horregatik, krema bereziez larruazala babestea komeni da.

Amazonetako oihana, biosferaren birika deusezteak Lur osoan izango luke eragina

EGUZKIA / IZPI ULTRAMOREAK / OZONO GERUZA / Atmosfera / LURRA